Prentsa oharra

Erdu ekimena sortu du Guggenheim Bilbao Museoak, langabezian daudenentzako ekimen solidarioa

Gaur egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, eta horri erantzuteko, Guggenheim Bilbao Museoak Erdu ekimena aurrera eraman du, langabezian dauden pertsonei Museoa hurreratzeko eta haiekin duen konpromisoa, egoera sozial zail honetan, erakusteko. Museoak bere ibilbide osoan, 15 urtez baino gehiagoz, gizartearen zati handi baten babesa izan du, eta badaki herritar askok zailtasunak dituztela; hartara, elkartasun- ekimen hau zuzentzen die.

Martxoaren 19tik aurrera (L’Art en guerre. Frantzia, 1937-1948: Picassotik Dubuffetera erakusketa ireki berri dela) abian izango da Erdu ekimena. Legearen araberako langabezi egoeran dauden pertsona guztiek esku har dezakete, eta, horretarako, txarteldegian langabezia ziurtatzen duen agiri ofiziala aurkeztu behar dute. Urte baterako txartel bat emango diete eta Museora dohainik sartu ahalko dira; gainera, Museoko jardueren berri sarearen bidez emango zaie.

Bilbon, 2013ko martxoaren 1ean

×